Pasa den ostegunean, urriak 25, institutuko ikasle talde batek Gipuzkoako kostaldeko Geoparkea bisitatu zuten, bertako berezitasunak ikusi eta ezagutzeko. Eibartik Debara trena hartu ostean, Itziarrera autobusean igo eta Sakonetarako bidea hartu zuten. Irteera honetan, eraikitzear egon zen zentral nuklearraren kokalekua ikusi zuten, hain toki ederra suntsitzeko zorian egon zen proiektua, baina lekua arriskuz kanpo ez dagoela konturatu ziren, izan ere aurreko asteetan biral bihurturiko bideoan ikusten zen bezala, flysch-a zaborrez beterik aurkitu zuten.

Etxetik eramandako poltsetan ahal izan zuten zaborrak biltzen ibili ziren Aitzuri eta Sakoneta arteko Flysch-ean, baina haien hitzetan, ezinezkoa zen horrenbeste zabor jasotzea. Plastikozko hondakin pila zeuden metatuta harrietan.