Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?

Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

  • Lan-aginduak edo argibideak abiapuntu hartuta, etxebizitzako instalazioetan, gainazaletan edo altzarietan elementuak ordezteko, muntatzeko edo ezartzeko zein konponketak egiteko materialak, erremintak eta makina-erremintak hautatzeko.
  • Kanalizazio elektrikoak, ura husteko eta hornitzeko hodiak, berokuntza-zirkuituak eta oinarrizko klimatizaziokoak ezartzeko erretenak eta lubakiak irekitzeko.
  • Ura husteko eta hornitzeko hodietako eta berokuntza-instalazioetako elementuak mihiztatzeko.
  • Automatikoki ureztatzeko instalazioak muntatzeko eta, hala badagokio, aldez aurretik haiek muntatzeko eskema txikiak egiteko, gainazal osoaren estaldura eta ur-aurrezpena ziurtatuta.
  • Etxebizitzaren ekipamendu sanitarioak instalatzeko, eta, horretarako, ura husteko eta hornitzeko sarearekin konektatzeko.
  • Etxeko klimatizazio-tresneriaren barneko eta kanpoko unitateak muntatzeko eragiketak eta horien lehen mailako mantentze-lanak egiteko.
  • Zuntzezko aireztapen-hodiak edo antzekoak mihiztatzeko eragiketak egiteko, eta, horretarako, gainazalei akabera emateko eta junturak zigilatzeko eragiketak egiteko.
  • Eman dizkioten argibideak edo erabilera-eskuliburuak abiapuntu hartuta, etxebizitzaren esparruan instalazio elektroteknikoak osatzen dituzten elementu sinpleak ordezteko.
  • Horma eta sabaietako estaldura jarraituetan hondatuta dauden guneak konpontzeko, eraginpeko gainazala pintatzeko eta elementu zeramikoak ordezteko (zoladura eta azuleju-estaldura).
  • Altzari prefabrikatuak, altzarien osagarriak eta etxeko osagarriak muntatzeko eta ezartzeko, eta altzari horietan oinarrizko konponketak egiteko eta burdineria ordezteko.
  • Garapen pertsonala eta soziala ahalbidetuko duten eguneroko hainbat testuingurutan modu osasungarrian jokatzeko, eta, horretarako, giza osasunerako ohitura eta eragin positiboak analizatzeko.
  • Ingurumena kontserbatzera bideratutako jarduketak baloratzeko, eta, horretarako, haren orekan eragina izan dezaketen eguneroko jardueren ondorioak bereizteko.
  • Kultura-aniztasunarekiko, ondare historiko eta artistikoarekiko eta adierazpen kultural eta artistikoekiko errespetuz eta sentikortasunez jarduteko, eta, horretarako, aberaste pertsonal eta sozialaren iturri gisa erabiltzea eta gozatzea baloratzeko.
  • Laneko ohiko egoeretan zein egoera pertsonal eta sozialetan komunikatzeko, eta, horretarako, atzerriko hizkuntzan oinarrizko baliabide linguistikoak erabiltzeko.
  • Bere mailari dagozkion zereginak autonomiaz eta erantzukizunez betetzeko, eta, horretarako, esleitutako lanean kalitate- eta eraginkortasun-irizpideak erabiltzeko eta lan hori bakarka zein talde bateko kide gisa egiteko.
  • Lan-jarduerak egitean arriskuen prebentzioko eta laneko segurtasuneko neurriak bere gain hartzeko eta betetzeko, kalte pertsonalak, lanekoak eta ingurumenaren gainekoak saihestearren.
  • Bere lanbide-jardueraren prozedurak hautatzean espiritu ekintzailea, ekimen pertsonala era erantzukizuna izateko.
  • Dagokion jardueraren ondoriozko eskubideak baliatzea eta betebeharrak betetzea, indarrean dagoen legerian ezarritakoaren arabera, eta bizitza ekonomikoan, sozialean eta kulturalean aktiboki parte hartuz.

Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:

  • Pintorearen laguntzailea.
  • Instalazio elektroteknikoen mantentze-lanetako laguntzailea.
  • Iturginaren laguntzailea.
  • Berokuntza-tresnerien muntatzailearen laguntzailea.
  • Berokuntza-tresnerien mantentzailearen laguntzailea.
  • Klimatizazio-tresnerien muntatzailearen laguntzailea.
  • Klimatizazio-tresnerien mantentzailearen laguntzailea.
  • Ura hornitzeko eta banatzeko sareen instalatzailea.
  • Zurezko edo antzeko altzari prefabrikatuen muntatzailea.

 

Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:

  • Erdi-mailako heziketa-ziklo bat (titulu honek lehentasuna izango du Instalatze eta Mantentze Lanak, Eraikuntza eta Obra Zibila, Elektrizitatea eta Elektronika eta Arotzeria eta Altzarigintza lanbide-arloetako erdi-mailako titulu guztietarako onartua izateko).

 

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

  • Profesional honek besteren kontura egiten du lan produktu mekanikoak eta elektromekanikoak fabrikatu eta muntatzen dituzten eta iturgintzako, berokuntzako eta klimatizazioko instalazioak muntatu eta mantentzen dituzten enpresa handi, ertain eta txikietan.

 

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

  • Tituluan ezarritako prestakuntzak, hots, haren lanbide-moduluetan ezarritakoak, iturgintzarako txartel profesionalean eskatzen den oinarrizko jakintza-maila bermatzen du.