Datuen Babeserako Oinarrizko Informazioa

Erantzulea Edukeibar, S.L. (NIF: B75175422)
Helburuak Eibarko Oinarrizko Lanbide Heziketarako Udal Institutuan eta Edukeibar, S.L. enpresan ematen diren ikastaroak kudeatzea eta sustatzea, baita matrikulazioa online eskatu eta kudeatzea ere.

Interesdunekin harremana mantentzea, egindako kontsultei erantzutea eta eskaerei erantzuna ematea.

Eibarko Oinarrizko Lanbide Heziketarako Udal Institutuaren jarduerei buruz informatzea eta zabalkundea ematea.

Gure ikastaroei buruzko informazioa bidaltzea.

Webguneen kudeaketa eta erabilpenaren analisiak egitea.

Legitimizazioa Ikastaroak kudeatzeko datuen tratamenduaren beharra (“kontratu-harremana” RGPD 6.1.b art.)

Interesdunaren adostasuna (RGPD 6.1.a art.)

Edukeibar, S.L-ren legezko interesa (RGPD 6.1.f art.)

Hartzaileak Ez da aurreikusten hirugarrenei datuak komunikatzea, legezko betebeharrak edo kasu espezifikoak izan ezik
Eskubideak Datuen babeserako zure eskubideak erabiltzeko helbide honetara jo dezakezu: Azitain, 2, 20600 Eibar (Gipuzkoa), posta-elektronikoa: edukeibar@gmail.com edo 943208126 telefono zenbakian
  1. Tratamenduaren Erantzulea

www.imfpbeibar.com, Eibarko Oinarrizko Lanbide Heziketarako Udal Institutuaren (aurrerantzean, “IMFPBE”) interneteko domeinuaren titularra honako hau dela:

  • Izen soziala: Eibarko Udala
  • F.Z.: P2003100A
  • Helbidea: Untzaga Plaza, 1, 20600 Eibar (Gipuzkoa)
  • Webgune ofiziala: eibar.eus
  1. Tratamenduaren Erantzulea

Eibarko Oinarrizko Lanbide Heziketarako Udal Institutua kudeatzen duen enpresa, eta beraz, “Tratamenduaren Erantzulea” Edukeibar, S.L. da, aurrerantzean “Edukeibar”.

Erakunde emakidaduna: Edukeibar, S.L.
I.F.Z.: B75175422
Helbidea: Azitain, 2
Herria: 20600 Eibar (Gipuzkoa)
Telefono zenbakia: 943208126
Helbide elektronikoa: edukeibar@gmail.com

  1. Indarrean dagoen legeria

Edukeibarek egiten dituen datu-tratamenduei aplikatu behar zaien oinarrizko araudia:

  • 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena (“RGPD”).
  • Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko 3/2018 Lege Organikoa (“LOPDGDD”).
  • Euskal Autonomia Erkidegoko 2/2004 Legea, otsailaren 25ekoa, Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzkoa
  • Arau osagarriak eta garapen-arauak.
  1. Webguneak eta sare sozialetako kanalak

IMFPBEaren webgune ofiziala www.imfpbeibar.com da eta Institutuak sare sozialetan dituen kanal ofizialak hauek dira:

Facebook: https://www.facebook.com/OLHUIazitain/
Instagram: https://www.instagram.com/azitain_olhui/
Youtube: https://www.youtube.com/channel/UC_QeXuQh4tZxrHtIPOiOQvg

Pribatutasun Politika honen ondorioetako, aurrerantzean IMFPBEaren webgune ofizialari, bere mugikorretarako aplikazioei (“APP”-ak) eta Institutuaren sare sozialetako kanal ofizialei “webgunea” deituko zaie, kontrakoa zehazten denean izan ezik.

  1. Helburuak eta Legitimaziorako Oinarri Juridikoak

Datu pertsonalak babesteari buruz indarrean dagoen araudia betez, erabiltzaileei jakinarazten zaie datu pertsonalak Edukeibaren webgune edo sare sozialen bitartez (posta elektroniko bidez, inprimakien bidez, etab.) edo horien erabileraren ondorioz sortutakoak, Edukeibaren tratamendu sistemetan sartu ahal izango direla.

Edukeibaren webgunearen bidez egin daitezkeen datu-tratamenduen helburuak honako hauek dira:

  • IMFPBErekin eta Edukeibarekin zerikusia duten hezkuntza-proiektu arautuak eta arautu gabeak eskeintzea eta kudeatzea, baita matrikulaziorako eskakizuna online egitea eta kudeatzea ere.
    Legitimazio-oinarri nagusia: Ikastaroak kudeatzeko datuen tratamenduaren beharra (“kontratu-harremana” RGPD 6.1.b art.)
  • Interesdunekin harremana mantentzea, egindako kontsultei erantzutea eta eskaerei erantzuna ematea. Gure ikastaroei buruzko informazioa bidaltzea.
    Legitimazio-oinarri nagusia: Interesdunaren adostasuna (RGPD 6.1.a art.)
  • IMFPBEren eta Edukeibaren jarduerei buruz eta parte hartzen duten jarduerei buruz informatzea eta zabalkuntza ematea; webgunearen kudeaketa eta erabilpenaren analisia egitea; IMFPBErekin zerikusia duen jarduerekin eta kurtsoei lotutako informazio-komunikazioak bidaltzea; IMFPBEk kudeatzen eta parte hartzen dituen jardueraz eta ekimenetaz informatzea, baita hauek antolatzea eta zabaltzea ere.
    Legitimazio-oinarri nagusia: Tramenduaren Erantzulearen legezko interesa (RGPD 6.1.f art.)
  1. Sekretu eginbeharra

Edukeibar erabiltzaileen pribatutasunarekin eta datuen babesarekin konprometituta dago eta hauen tratamendua isilpean eta araudia betez egingo da. Edukeibaren la egiten duten pertsonek datu pertsonalak babesteko prestakuntza jaso dute, eta dagokien “Konfidentzialtasun konpromisoa eta sekretu profesionalaren betebeharra” sinatu dute.

  1. Datu pertsonalak biltzea

Edukeibarek ez dio erabiltzaileari datu pertsonalak emateko eskatzen bere webgunean sartzeko; alabaina, hainbat eginkizun aurrera eramateko ezinbestekoa izango da erabiltzaileak datu pertsonalak ematea (adibidez harreman formularioa, kurtsoetan izena ematea, etab.), batez ere identifikatzeko eta harremanetarako datuak. Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. Edukeibarek erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko.

Webgune honetan edozein eratako edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, mezuak edo bestelako materiala) txertatzen dituen erabiltzaileak adierazi eta bermatu behar du hemen adierazitako baldintzen eta indarrean dagoen legediaren arabera egingo duela. Hirugarrenen datu pertsonalak gehitzen dituen erabiltzaileak adierazi behar du pertsona horien baimena daukala datuak argitaratzeko.

Erabiltzailearen ardura eta beharra izango da emandako datuen zehaztasuna, zuzentasuna eta egiazkotasuna bermatzea eta, behar den kasuetan, datu hauek eguneratzea. Edukeibarek ez du honen inguruko erantzukizunik hartuko bere gainean. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra. Webguneko formularioetan nahitaezkotzat jotako eremuak ez betetzearen edo oker betetzearen ondorioz, Tratamenduaren Erantzuleak ezin izango dio erantzun erabiltzailearen eskaerari.

Tratamenduaren Erantzuleak datu pertsonalak modu egokian jasoko ditu, bere webgunean jasotako helburuen, erabileren, zerbitzuen eta/edo prestazioen arabera, modu zehatzean, esplizituan eta legitimoan; beraz, ez dira inola ere erabiliko iruzurrezko bitartekoak, bidegabeak, legez kontrakoak edo erabiltzaileen eskubide legitimoak arriskuan jartzen dituztenak.

Webgune honen bitartez informazioa bidali behar bada, ezinbestekoa da honako pribatutasun politika hau, cookie politika eta webgunearen baldintza orokorrak espresuki onartzea.

  1. Adin-txikikoen datuak

Zenbait kurtso adin-txikikoei zuzenduta egon daitezte. Edukeibarek adin-txikikoaren guraso edo tutore legalen baimena eskatuko du, datu pertsonalen bilketa, tratamendu eta, bere kasuan, datuen kokunikaziorako.

Edukeibarrek, kontrol-agintaritzek haurren eta gazteen datu pertsonalak babesteko garatu dituzten materialak kontsultatzeko gomendatze du.

Informazio hori (gomendioak, teknologia berriak erabiltzeko eskuliburuak, hezkuntza-bideoak, etab.) Datuak Babesteko Euskal Agentzian eskuragarri dago:

http://www.avpd.euskadi.eus/s04-5249/es/contenidos/informacion/publicaciones_avpd/es_def/index.shtml#tab_item2063,

baita Datuak Babesteko Agentzia Españolean ere: http://tudecideseninternet.es/aepd/

  1. Erregistroak eta harpidetzak

Informazio-buletinen edo antzeko zerbitzuen harpidetzak datu pertsonalen tratamendua eskatzen duenean, erabiltzaileek zerbitzu horien baja eskatu ahal izango dute, hala nahi duten unean, edukeibar@gmail.com helbidera eskaera bat bidaliz, edo posta elektronikoan azaltzen den “baja eman” edo “Unsuscribe” mekanismoa erabiliz.

  1. Enplegu-eskatzaileak

Edukeibarrek webgunean daukan baliabidearen bitartez, posta arruntez, posta elektroniko bitartez edo beste baliabidearen bitartez curriculuma bidali badiguzu, Edukeibari bereriazko baimena ematen diozu zure datuak enpresaren tratamedu sisteman gordetzeko.

Zure datuak Tratamenduaren Erantzuleak burutu ditzaken langile hautaketa-prozesuetarako erabiliko dira. Era berean, zure datuak Edukeibarek hautaketa-prozesua egiteko kontratatu dezakeen hirugarren enpresa bati komunikatuak izan daitezke.

  1. Sare sozialetarako eta web kanaletarako estekak

Webgune honek sare sozialetarako eta kanpoko webgune eta web-kanaletarako estekak eskaini ditzake. Edukeibarek ez du bere gain hartzen estekatutako gune horien gaineko inongo erantzukizunik. Webgune honetan kokatutako esteketatik edo beste edozein modutan Edukeibarrekin zerikusia duten sare sozialetan eta kanpoko webgune eta web-kanaletan sartzen den erabiltzaileari aldez aurretik eta berariaz jakinarazten diogu erabilera-baldintzak, pribatutasun-politikak, cookien politikak eta beste edozein baldintza eta/edo araudi sare sozial eta webgune eta web-kanal horien arduradunen menpe daudela, inoiz ez Edukeibaren menpe.

  1. EDUKEIBARen presentzia Sare Sozialetan

Edukeibarek Sare Sozial desberdinetan profilak ditu, enpresarekin edo haren jarduerarekin lotutako zerbitzuak eta jarduerak zabaltzeko helburu nagusiarekin. Kanal horien bidez eskaintzen diren argitalpenak orientagarriak izango dira.

Erabiltzaileak bere sare sozialetan duen profilarekin Edukeibaren profiletan erregistratzean, bereriazko baimena ematen dio elkarteari bere datu pertsonalak Pribatutasun Politika honen arabera tratatzeko.

Erabiltzaileak sare sozialen bidez borondatez emandako informazioa eta datu pertsonalak Edukeibarrek erabiltzailearekin harremanetan jartzeko, erabiltzaileak egiten dituen kontsultei eta eskaerei erantzuteko, enpresarekin edo haren jarduerarekin lotutako informazio eta komunikazioak bidaltzeko eta lehiaketak, zozketak, gonbidapenak eta antzeko jarduerak kudeatzeko erabil daitezke. Era berean, erabiltzaileak Edukeibarri eta haren argitalpenei buruz duen iritzia edo balorazioa ezagutzeko eta, oro har, Edukeibarrek sare sozialetan duen presentzia kudeatzeko erabiliko da.

Erabiltzaileei jakinarazten zaie Edukeibaren sare sozialen bidez argitaratzen den informazioa eta edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, iruzkinak, mezuak edo beste material bat) sare sozialen beste erabiltzaile batzuen esku gera daitezkeela (hala badagokio, datu pertsonalak barne). Hirugarrenen datu pertsonalak erabiltzen dituen erabiltzaileak nahitaez eskatu behar du datu horiek tratatzeko baimena. Sare sozial bakoitzaren erabiltzaile-profila konfiguratzen denetik, erabiltzaileak kasu bakoitzean publiko egin nahi duen informazioa konfiguratu dezake, eman dituen baimenak ikusi, ezabatu edo desaktibatu, eta bere argitalpenak kudeatu, bere irizpidearen eta sare sozial bakoitza erabiltzeko arauen arabera.

Erabiltzailearen argitalpenek indarrean dagoen legedia, sare sozialek ezarritako pribatutasun politikak eta erabilera arauak eta Edukeibarek duen pribatutasun politika bete beharko ditu. Honen erantzule bakarra erabiltzailea izango da. Edukeibarek ez du inolako erantzukizunik hartzen bere gain erabiltzaile bakoitzak egiten dituen argitalpenei dagokienez. Edukeibarek alde bakarrez eta aldez aurretik jakinarazi gabe ezabatuko ditu indarrean dagoen legedia, erabilera arauak eta ezarritako pribatutasun politikak urratzen dituzten edukiak, edo desegokitzat jotzen dituenak.

Edukeibarrek Facebook, Instagram eta beste sare sozial batzuetako profilak jarraitzen ditu, baina horrek ez du esan nahi horiekin inolako loturarik dagoenik.

Edukeibarrek beretzat gordetzen du bide honen bitartez jasotako mezu edo iruzkinei ez erantzuteko eskubidea. Edukeibarrek edozein unetan eta aldez aurretik abisatu gabe aldatu edo ezabatu ahal izango ditu bere sare sozialetan igorritako argitalpenak.

Jarraitzailea izatean edo sare sozialetan “gustatzen zait” sakatzean, onartzen duzu: 1) zure datu pertsonalak dagokion sare sozialaren pribatutasun politikaren inguruan tratatzea; 2) Edukeibarrek zure kontaktu zerrendan jasotako datuak eskuratzea; 3) Enpresak argitaratutako albisteak eta promozioak zure abisu eta jakinarazpenetan agertzea.

Erabiltzaileak Edukeibaren sare sozialetako kanal ofizialak jarraitzeari utzi nahi badio, sare sozial bakoitzak horretarako ezarritako tresnak erabiliz egin behar du.

  1. Segurtasun neurriak

Edukeibarrek, bere tratamendu-sistemetan dauden datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak babesteko indarrean den legedia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela Edukeibaren erantzukizunpekoak.

Erabiltzailearen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko, wegune honek konexio seguruko geruzen protokoloetan (https) oinarritutako enkriptazio-teknologia erabiltzen du, nabigazioa ahalik eta seguruena izan dadin.

  1. Segurtasun urraketa

Erabiltzaileak ahalik eta azkarren jakinarazi beharko dio Tratamenduaren Erantzuleari edozein intzidentzia, segurtasun urraketa edo ez beharrezko sarbidea egon dela detektatuz gero. Jakinarazpena egiteko 943208126 telefono zenbakia edo edukeibar@gmail.com helbide elektronikoa erabili ditzake.

  1. Kontserbazio-epea

Emandako datu pertsonalak, hauek bildu diren helburuak betetzeko, helburuak ekar ditzaketen erantzukizunak zehazteko eta kasu bakoitzean aplikatu beharreko araudiak (hezkuntzakoa, kontabillitatekoa, fiskala, administratiboa, etab.) ezartzen dituen aldian gordeko dira. 

  1. Interesdunen eskubideak

Zure datuak ikustea, zuzentzea, ezereztea, tratamendua mugatzea, tratamenduaren aurka egitea eta portabilitatea eska dezakezu, baita zure baimena ezeztatu eta gai honi buruzko bestelako edozein eskaera egin ere. Horretarako, idatzi bat bidali beharko diozu Tratamenduaren Erantzuleari, helbide honetara: Azitain, 2, en 20600 Eibar (Gipuzkoa), telefonoa: 943208126 edo, bestela, edukeibar@gmail.com helbide elektronikoaren bitartez.

Eskaerarekin batera, interesdunaren Nortasun Agiriaren kopia bidali beharko da. Eskaera lege-ordezkari moduan egiten baduzu, berriz, Nortasun Agiriaren kopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko duzu.

Eskariari emandako erabakiarekin ados ez bazaude edo erreklamazio bat jarri nahi baduzu, kontrol aginte eskudunera jo dezakezu, kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegoa (www.aepd.es).

  1. Indarraldia eta aldaketak

Edukeibarek beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Edukeibarek aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria webgune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea webgunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, Edukeibarek gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika honetara.

  1. Jurisdikzioa

Edukeibar eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten menpe jarri behar dutela, Edukeibar eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Eibarko Epaitegi eta Auzitegien menpe jarriko dira.

Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo webgunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu Edukeibarek Zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak (ekonomikoak barne) hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.