Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
- Informatika-tresneria eta -aplikazioak prestatzea -datuak eta testuak grabatzeko, tratatzeko, inprimatzeko, erreproduzitzeko eta artxibatzeko-, eta tresnerien eta aplikazioen funtzionamendua ziurtatzea.
- Dokumentuak lantzea testu-prozesadoreen eta kalkulu-orrien informatika-aplikazioen oinarrizko utilitateen bidez, eta, horretarako, ukimen-idazketako prozedurak zuzentasunez eta azkar aplikatzea eta informazioa eta dokumentazioa artxibatzea -euskarri digitalean zein konbentzionalean-, ezarritako protokoloen arabera.
- Materialak pilatzea, sistema mikroinformatikoetan eta datu-transmisioko sareetan muntatzeko eta/edo mantentzeko.
- Sistema mikroinformatikoak eta gailu osagarriak muntatzeko eragiketa osagarriak kalitate-baldintzetan egitea.
- Sistema mikroinformatikoak mantentzeko eta konpontzeko eragiketa osagarriak egitea, horien funtzionamendua bermatuta.
- Sistema periferikoak eta kontsumigarriak biltegiratzeko eta garraiatzeko eragiketak egitea, segurtasun- eta katalogazio-irizpideen arabera.
- Sistemak eta/edo instalazioak muntatzeko eta mantentzeko lanetan ohiko egiaztapenak egitea.
- Datuen kableaturako kanalizazioak muntatzea, kalitate- eta segurtasun-baldintzetan.
- Datu-sareen kableatua zabaltzea, prozedura eta teknika normalizatuak aplikatuta.
- Sistema eragileak eta informazioa biltegiratzeko gailuek eskaintzen dituzten erabiltzaile-inguruneko tresnak maneiatzea.
- Ingurune fisikoarekin, sozialarekin, pertsonalarekin eta produktiboarekin lotzen diren arazo aurreikusgarriak ebaztea, eta, horretarako, arrazoitze zientifikoak, zientzia aplikatuek eta gizarte-zientziek eskaintzen dituzten elementuak erabiltzea.
- Garapen pertsonala eta soziala erraztuko duten ohiko hainbat testuingurutan modu osasungarrian jardutea, giza osasunerako ohitura eta eragin positiboak aztertuta.
- Ingurumena kontserbatzera zuzentzen diren jardunak baloratzea eta ingurumenaren orekan eragina izan dezaketen ohiko jardueren ondorioak bereiztea.
- Autoikaskuntzara zuzentzen den informazioa lortzea eta komunikatzea, baita ingurune pertsonaleko, sozialeko eta profesionaleko zenbait testuingurutan hura erabiltzera zuzentzen dena, betiere eskura dauden baliabideen bitartez eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien berezko baliabideen bitartez.
- Kultura-aniztasunaren, ondare historiko eta artistikoaren eta adierazpen kultural eta artistikoen aurrean errespetuz eta sentsibilitatez jardutea, eta horien erabilera eta gozamena aberastasun pertsonal eta sozialerako iturri gisa baloratzea.
- Hainbat gizarte- edo lanbide-testuingurutan argi, doitasunez eta jarioz komunikatzea, eskura dituen bitarteko, kanal eta euskarrien bidez, eta, horretarako, gaztelaniaren eta, hala badagokio, hizkuntza koofizialaren ahozko eta idatzizko berezko hizkuntza-baliabideak erabiltzea eta egokitzea.
- Laneko ohiko egoeretan zein ohiko egoera pertsonaletan eta sozialetan, atzerriko hizkuntzako oinarrizko hizkuntza-baliabideak erabilita komunikatzea.
- Eskura duen informazio historikoa eta geografikoa abiapuntu izanik, gizarte garaikidearen gertakari eta fenomeno bereizgarriei buruzko azalpen errazak ematea.
- Lan-jardueran aldaketa teknologikoek eta antolamendukoek eragindako lan-egoera berrietara egokitzea eta, horretarako, haren eskura dauden prestakuntza-eskaintzak erabiltzea eta baliabideak aurkitzea, informazioaren eta komunikazioaren teknologien bitartez.
- Bere autonomia- eta erantzukizun-mailaren berezko zereginak betetzea, esleitzen zaion lanean kalitate- eta eragimen-irizpideak erabilita, bakarka edo talde bateko kide gisa.
- Eraginkortasunez komunikatzea, bere lan-esparruan esku hartzen duten gainerako pertsonen autonomia eta konpetentzia errespetatuta eta egindako lanaren kalitatean lagunduta.
- Lan-jarduerak egitean, laneko arriskuen prebentziorako neurriak eta segurtasun-neurriak bere gain hartzea eta betetzea, kalte pertsonalak, lanekoak eta ingurumenekoak saihestuz.
- Lanbide-jardueran eragina duten kalitate-arauak, irisgarritasun unibertsaleko arauak eta guztientzako diseinurako arauak betetzea.
- Izpiritu ekintzailearekin, ekimen pertsonalarekin eta erantzukizunarekin jardutea bere lanbide-jarduerako prozedurak hautatzean.
- Bere eskubideak baliatzea eta lanbide-jardueraren ondoriozko betebeharrak betetzea -indarrean dagoen legeriaren arabera-, eta bizitza ekonomikoan, sozialean eta kulturalean modu aktiboan parte hartzea.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
- Sistema mikroinformatikoetako muntatzaile laguntzailea.
- Informatika-sistemak mantentzeko laguntzailea.
- Informatika-sistemen instalatzailearen laguntzailea.
- Datuen transmisiorako sistemen instalatzailearen laguntzailea.
- Bulegoko laguntzailea.
- Zerbitzu orokorretako laguntzailea.
- Datuen grabatzailea eta egiaztatzailea.
- Digitalizazioko laguntzailea.
- Dokumentuen saileko langilea.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
- Erdi-mailako heziketa-ziklo batekin (titulu honek lehentasuna izango du lanbide-arlo hauetako erdi-mailako titulu guztietan ikasleak onartzeko: Elektrizitatea eta elektronika; Informatika eta komunikazioak; Fabrikazio mekanikoa; Instalatze- eta mantentze-lanak; Energia eta ura; Erauzpen-industriak; Itsasoa eta arrantza; Kimika; Garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak; Zurgintza, altzarigintza eta kortxoa; eta Eraikuntza eta obra zibila)
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
- Profesional honek besteren kontura egiten du lan sistema mikroinformatikoak eta tresneria elektrikoak edo elektronikoak merkaturatzen, muntatzen, mantentzen eta konpontzen dituzten enpresetan eta kudeaketarako informatika-sistemak erabiltzen dituzten enpresetan.