Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?

Ikasketak amaitzean, zer egin daiteke?

  • Sukaldaritza-produkzioko prozesuetan laguntzea, jasotako jarraibideak eta ezarritako protokoloak jarraituta.
  • Lehengaiak hartzeko, biltegiratzeko eta banatzeko oinarrizko eragiketak egitea, erabili arteko mantentze-baldintza egokietan eta jasotako jarraibideen eta ezarritako arauen arabera.
  • Lehengaiei aplikatu behar zaizkien aurrez elaboratzeko eta/edo lehengoratzeko prozesuak gauzatzea, haien ezaugarrien arabera eta izan litzaketen aplikazioetarako egokitasunaren arabera.
  • Sukaldaritza-teknika errazak aplikatzea, oinarrizko sukaldaritza-prestakinak eta askotariko aplikazioko prestakinak lortzeko, betiere prozesuen estandarizazioa kontuan izanik.
  • Sukaldaritzako elaborazio errazak amaitzea eta aurkeztea, kontserbatzeko edo zerbitzatzeko ezarritako protokoloen eta produktuen definizioaren arabera.
  • Ontziratzeko eta/edo kontserbatzeko prozesuak gauzatzea, kalitatea zaintzeko eta elikadura-arriskuak saihesteko ezarritako arauen arabera.
  • Produkzio-jarduerak eta zerbitzugintzakoak garatzean beharrezkoak diren zerbitzu aurreko eta zerbitzu ondoko eragiketak gauzatzea, betiere gauzatze-esparrua eta prozesuen estandarizazioa kontuan hartuta.
  • Elikagaien eta edarien elaborazio errazak prestatzeko eta aurkezteko prozesuak egitea, horiek kontserbatzeko edo zerbitzatzeko produktuen definizioaren, jasotako jarraibideen eta ezarritako protokoloen arabera.
  • Materialak, ontziteria, lanabesak eta tresneria garbitzea, ondoren higiene- eta osasun-baldintza egokietan erabiltzen direla bermatzeko.
  • Cateringa muntatzeko zerbitzua eta lehengaiak eta tresneria -erabilerara eta kontserbaziora begira- banatzeko zerbitzua prestatzea.
  • Bere erantzukizunpeko arloan, bezeroek egin ditzaketen iradokizunei eta erreklamazioei arreta ematea eta horiek jakinaraztea, ezarritako arauen arabera.
  • Balioen praktikan oinarritzen diren erantzukizuneko eta autonomiako ohiturak hartzea eta, horretarako, pertsonen arteko harremanak eta laneko harremanak erraztea, taldean lan egitea eta bizikidetasun-giro atsegina sortzea gizartearen hainbat esparrutan gizarteratzea ahalbidetuko diona.
  • Adierazpen artistikoak eta kulturalak arrazoituta baloratzea, aberastasun pertsonalerako eta sozialerako iturri gisa erabilita eta jarrera estetikoak eta aniztasun kulturalerako eta ondare artistikorako jarrera estetikoak eta sentikorrak garatuta.
  • Bere lanbide-jardueraren zein hiritar-baldintzaren ondoriozko eskubideak eta betebeharrak modu aktiboan eta erantzukizunez erabiltzea.

Irakaskuntza horiek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak egiteko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.

 

Honako lanbide hauetako bat izan

  • Sukaldeko laguntzailea.
  • Elikagaiak eta edariak produzitzeko eta zerbitzatzeko unitateetako ekonomatuko laguntzailea.
  • Aretoko zerbitzariaren laguntzailea.
  • Tabernako edo kafetegiko zerbitzariaren laguntzailea.
  • Tabernariaren laguntzailea.
  • Sukaldeko laguntzailea elaborazio sinple eta azkarrez (pintxoez, plater konbinatuez, eta abar) osatutako eskaintza duten establezimenduetan.
  • Elikagaiak eta edariak produzitzeko eta zerbitzatzeko unitateetako ekonomatuko laguntzailea.

Honako lanbide hauetako bat izan

  • Erdi-mailako heziketa-ziklo batekin (titulu honek lehentasuna izango du lanbide-arlo hauetako erdi-mailako titulu guztietan ikasleak onartzeko: Ostalaritza eta turismoa; Elikagaien industriak; eta Irudi pertsonala).

Zer-nolako lan-irtenbideak izango dira?

Profesional honek besteren kontura egiten du lan ostalaritzaren sektoreko enpresa txikietan, ertainetan eta handietan, jatetxe-arloko establezimenduetan, tabernetan, kafetegietan eta janari prestatuetan espezializatuta dauden dendetan, baita elikagaiak biltegiratzera, ontziratzera eta banatzera zuzentzen diren enpresetan ere. Era berean, bere kontura egin dezake lan ostalaritzaren eta ohiko jatetxe-arlo tradizionalaren, modernoaren edo kolektiboaren azpisektoreetako establezimendu txikietan.