Eibarko Oinarrizko Lanbide Heziketarako Udal Institutuak Azitain auzoan du egoitza eta instalazio zabal eta egokituak ditu, eskainitako zikloak burutzeko guztiz hornituriko tailerrekin.
Zentroa oso ondo dago komunikatua, Azitaingo tren geltokia eta autobus geltokia metro gutxitara aurkitzen baitira.
Irakasle-taldea esparru ezberdinetan espezializatutako pertsonek osatzen dute, ikaslegoaren beharretara egokitzen den lan-talde bat sortuz eta neurrira egindako heziketa eskainiz.

Nori zuzendua

15 eta 17 urte artean dituzten gazteentzat. D.B.H. ko 2.maila gaindituta izanda, irakasleen gomendioz bide alternatiboak bilatzen dituzten ikasleei zuzendua.
Eskaintza ez da soilik Eibarko ikasleentzat, baizik eta autonomia-erkidego osoko gazteentzat.