Oinarrizko Lanbide Heziketa

Gure zentroan hiru ziklo ezberdin eskaintzen dira. Ziklo hauek bi urteko iraupena dute, eta lantegietan egindako praktikak eskaintzaren barnean aurkitzen da. Tailerren edukiez gain, oinarrizko beste ikasgaiak ere lantzen dira ikasleen beharretara moldatuak, eta orientazio pertsonalizatua eskaintzen zaie ikasleei bai jarrera, formazio eta lan arloan. Guzti hau pedagogia berritzaileak erabiliz lantzen da eta honen gehigarri bezala, jarduera ludikoak eta motibagarriak eskaintzen dira, kirolaren bitartez eta irteerak antolatuz.

ETXEBIZITZEN MANTENTZE LANAK

SUKALDARITZA ETA JATETZE ARLOA

BULEGOKO INFORMATIKA

Enplegurako Lanbide Heziketa

Oinarrizko Lanbide Heziketarako Udal Institutua Lanbideren euskal enplegu zerbitzuaren prestakuntza zentro homologatu gisa onartu da. 2021 ikastarotik aurrera, enplegurako prestakuntza modu ofizialean ematen da, eskaintzen dugun prestakuntza espezialitateetako batean parte hartzen duen edonor “Profesionaltasun Ziurtagiria” lortzeko aukerarekin.