Aurreko ikasturtean, ikasleek institutuaren aldaketan partaide zuzenak izan ziren eta horren emaitza dira Institutuko bulego berriak, erabilera anitzeko aretoa eta jangela. Lan hauek zurgintzako bigarren mailako ikasleen eta Formantek-eko lan taldearen artean egin zituzten eskola orduetan, erreforma erreal batean parte hartzeko aukera izanik, lan munduan aurkituko dituzten egoerak simulatuz.