Zer eskaintzen da

Gure zentroan bi ziklo ezberdin eskaintzen dira:

  • Etxebizitzen mantentze lanak

  • Sukaldaritza eta jatetxe-arloa

Ziklo hauek bi urteko iraupena dute, eta lantegietan egindako praktikak eskaintzaren barnean aurkitzen da. Tailerren edukiez gain, oinarrizko beste ikasgaiak ere lantzen dira ikasleen beharretara moldatuak, eta orientazio pertsonalizatua eskaintzen zaie ikasleei bai jarrera, formazio eta lan arloan. Guzti hau pedagogia berritzaileak erabiliz lantzen da eta honen gehigarri bezala, jarduera ludikoak eta motibagarriak eskaintzen dira, kirolaren eta musika tailerraren bitartez eta irteerak antolatuz.