Irailaren 21ean, Aupa Etxebeste filmaren bigarren zatiaren errodajea egin zen Eibarren, Azitain auzoan ain zuzen, eta institutuko instalakuntzak erabili zituzten kamerino bezala eta produkzio lanetarako. Duela 14 urte estreinatu zen filma, Handia kaleratu arte, euskaraz eginiko filma arrakastatsuena izan da eta ia talde berberak hartuko du parte Agur Etxebeste izeneko bigarren laburmetraia honen grabaketan. Zorte on eta arrakasta berdina izatea opa dizuegu!